BILBOK LAGUNTZA-LERRO BAT JARRI DU ABIAN HIRI OSOAN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO JARDUERETARAKO

Hiria Berroneratzeko Arloak 200.000 euroko aurrekontu-partida bideratuko du plan horretara. “Linea Berdea izenekoa. Etxebizitza Birgaitzeko Laguntzak” dokumentuaren helburua Bilboko bizitegi-erabilerako eraikinen eta etxebizitzen birgaitze-lanak sustatzea da, energia-eraginkortasuneko irizpideekin. Gainera, etxebizitzetako obra txikietarako hirugarren Renove Planaren deialdi irekiak (800.000 euro) energia-eraginkortasuna hobetzeko jardueretarako laguntzak ere jasotzen ditu.
Informazio gehiagorako  👉 .