Maiatzaren 12tik 26ra bitartean, Bilboko herritarrek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko parte-hartze bidezko Aurrekontuaren udal-programan, Bilbao.eus -eko inprimaki bat erabilita. Prozesu irekia da eta, horren bidez, uriko biztanleek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko udal-aurrekontuaren zati bat erabiltzeko moduari buruz. Prozesuan Bilbon erroldatuta dagoen edonork har dezake parte, 16 urte baino gehiago baditu. […]
Udalak Bilbao Bizikleta Bonuak jarriko ditu salgai gaur, 16:00etan, urian bizikleta erabiltzea sustatzeko eta tokiko merkataritza bultzatzeko. Horrez gain, kutsadura akustikoa murriztea eta irisgarritasun eta hiri-berroneratze handiagoa lortu nahi dute, bai eta uriko ekonomia eta enplegua suspertzea ere, 2019-2023 Agintaldiko Planean ezarritakoaren ildotik. Nora Abete Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azaldu duenez, laguntzen […]
Espazio naturaletan zaborra egoten da sarritan. Hondakinak naturan botatzeak eragin negatiboa dauka ingurumenean, askotan ezbehar itzelak sortuz: apurtutako kristalek animalia handiak zauritu ditzakete edo suteak piztu (gaizki itzalitako zigarroekin lupa efektua egitean), plastikoek substantzia toxikoak askatzen dituzte degradatzen direnean… Espezie animalien % 17 inguru kaltetzen dugu zaborra naturan utziz: jaten dutelako edo zaborrean harrapatuta geratzen direlako. […]
Atzo, Bilboko Eskola Agenda 2030en Ikastetxeen arteko Foroa egin zen, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren parte-hartzearekin. Ekitaldia Otxarkoaga-Txurdinagako Udaltegian egin zen eta Bilboko 50 ikastetxetako irakasleek eta ikasleek hartu zuten parte. Topaketan Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi ondokoa ere izan zen, eta ikasleek plastikoaren arazoari dagokionez iaz egindako hobekuntza-proposamenei erantzun zien. […]
Elikagai ekologikoak osasungarriak dira, elikagarriak, biodibertsitatearen lagun eta aldaketa klimatikoaren leungarri. Nekazaritza ekologikoa europar araudi batean babesturik dago, ekoizpena kontrolaturik du, eta kalitatea ere bai. Udalak, azken aldian, baratze txiki batzuk errentan ari dira eskaintzen, jendea osasuntsu bizi dadin han lan pixka bat eginez, eta, gainera, elikagai naturalak eta bertatik bertakoak sustatzeko. Bide horretatik egiten […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

