Noticias

BILBOBUSEK BESTE AUTOBUS BAT ESKURATU DU, % 100 ELEKTRIKOA, 62 LINEAN (ARABELLA-SAM MAMES) ZERBITZU EMATEKO

Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak autobus % 100 elektriko bat aurkeztu du gaur, eta bihar Bilbobusen flotako beste bat izango da, San Mames – Arabella lineako zerbitzua emango duena. Irizar ie Tram modelo bat da, zero isuri eragiten dituen ibilgailu bat, tranbia baten estetika duena, eta Bilbobusek lehendik zeuzkan 11 unitate elektrikoei eta 83 hibridoei gehituko zaie. “Bilbobus berri hau bere […]

Gehiago irakurri →

ZORROTZAURREN EUROPAKO POSIDON PROIEKTUAREN PROBA PILOTUAK HASI DIRA, LURZORUAK DESKONTAMINATZEKO TEKNOLOGIA BERRITZAILE, ERAGINKOR ETA JASANGARRIAK PROBATZEKO

Bilboko Udala eta Triesteko (Italia) portu-agintaritza liderrak dira Europako Batzordearen Horizonte 2020 programaren barruan sartutako proiektu honetan. POSIDON proiektuaren helburua da konponbide berritzaile eta jasangarriak bilatzea lur industrialetako lurpeko urak saneatzeko eta lurzoruak deskontaminatzeko. Aukeratutako teknologia berritzaile horiek Zorrotzaurreko uharteko bi lekutan probatuko dira, 12 hilabetez, gutxi gorabehera. Urtarrilaren 27an hasi zen POSIDON proiektuaren azken […]

Gehiago irakurri →

AUTOKONTSUMO ENERGETIKOAREN MANKOMUNITATEA ERATU DA OTXARKOAGAN

Joan den urtarrilaren 28an, Otxarkoagako energia-autokontsumoko Mankomunitatea eratu zen, eta horri esker, F merkataritza-gunean eta Txotena kaleko eraikin-blokeetako batean instalatutako eguzki-panelek sortutako energia soberakina inguruko etxebizitzen hornidura elektrikorako erabili ahal izango da. Ekimen hau Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da, Otxarkoaga sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtu nahi duena. Konkretuki, helburua energia-ekoizpenaren %50 merkataritza-guneari eta bertako […]

Gehiago irakurri →

EGUZKI-PLAKAK BILBOKO UDAL HILERRIAN

Bilbao Zerbiztuak-ek hilerrian Eguzki-plaken instalazioa eta martxan jartzea amaitu du, hiribilduko kanposantua erabat jasangarria izan dadin eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan eta haren garapen jasangarrirako 17 helburuetan ezarritakoa betez. Ekimen honi esker, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da, energia berriztagarriak tokiko ekoizpen-ekonomian modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako. Bigarren fasean, Bilbao Zerbiztuak-ek ibilgailu elektrikoak […]

Gehiago irakurri →

BILBOKO UDALAK 2022KO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA JARRI DU ABIAN

Laguntza ekonomiko hauek 11 jarduera-eremutan banatuko dira: Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Jaiak, Berdintasuna eta genero indarkeriaren erauzketa, Inmigrazioa eta Kulturartekotasuna, Gazteria, Ingurumena, Partaidetza eta Barrutiak, Osasun eta Kontsumoa. Ingurumenaren esparruan, bi diru-laguntza lerro jarri dira abian: Jasangarritasuna, Mugikortasuna eta Klima-Aldaketa. Entitate onuradunak Bilboko irabazi-asmorik gabeko edozein entitate izango dira, guraso elkarteak […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!