Ba al dakizu zer den RECICLOS sistema?

2022ko apirilean, Bilbok bat egin zuen RECICLOS sistemarekin. Sistema hori Ecoembesek garatu zuen, eta beraren bidez herritarrek sari jasangarri eta sozialak eskuratuko dituzte kalean dauden 1.500 edukiontzi horietan edarien plastikozko botilak eta latak birziklatzean.

Sistema hori erabili ahal izateko, nahikoa da RECICLOS doako aplikazioa deskargatzea, eta, ondoren, birziklatu nahi duzun plastikozko botilaren edo lataren barra-kodea eskaneatu. Ontzien poltsarekin edukiontzi horira joaten zarenean, bertan utzi behar duzu eta edukiontzian dagoen QR kodea eskaneatu.

Sistema hori erabiltzen dutenean, erabiltzaileek puntuak lortuko dituzte, RECICLOS izenekoak, eta zenbait sarirekin trukatuko dituzte, hala nola produktu jasangarrien zozketetan parte hartzea –esate baterako, patinete elektriko batena–, edo Ecoembes basoa sortzen laguntzea, degradatutako eremu natural bat basoberrituz eta berreskuratuz. Puntu horiek muga bat izango lukete astean, herritarrek ontziak gehiago eta hobeto birziklatzeaz gain modu arduratsuan kontsumitzeko.

Eta zuk zer deritzozu sistema berri horri?