Gaur, apirilak 22, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoko 180 herrialdetan. 1969ko apirilaren 22an, Estatu Batuetan, 20 milioi pertsonatik gora irten ziren kalera, ingurumenaren babeserako agentzia bat sortzeko exijituz, orduko ingurumen-krisiari erantzuteko. Ekimen hari esker, gobernuek ingurumenaren inguruko legeak onartu eta ingurumenaren alorreko agentziak sortu zituzten. Lurraren Egunean, gure planetak pairatzen dituen arazoei buruzko kontzientzia […]
Zizareak elikadura-katearen ezinbesteko elementuak dira. Etengabe birziklatzen dute materia organikoa, esaterako hosto lehorrak eta deskonposizio-prozesuan dauden bestelako landareak. Horrela, kalitate oneko humusa sortzen laguntzen dute eta guk kontsumitzen ditugun fruituak eta barazkiak hazten diren lurraren emankortasuna bermatzen dute. Gainera, beren zuloak lurra harrotzen dute eta, horri esker, sustraiak ondo garatzen dira eta ura azkar iragazten […]
Bizikleta badarabilzu garraio-modu gisa, negutegi-gasen metaketa arintzen lagun dezakezu. Hiri barruan, bizikleta da garraio-modu eraginkorrena eta merkeena, argi eta garbi. Automobilean baino bizkorrago iritsiko zara, erregairik gabe. Gainera, bizikletan ibiltzen denak, orokorrean, osasun hobea izaten du. Pedalei eragiteak sistema inmunologikoa hobetzen du, bizkarreko minei aurrea hartzen die, artikulazioak babestu eta bihotzekoa izateko arriskua % 50 […]
Ziurtagiri energetikoa ezinbestekoa da etxebizitza saltzeko edo alokatzeko. Han duzu zehazturik zenbat CO2 isurtzen duen salgai edo errentagai dagoen dena delako etxebizitzak. Ziurtagiri energetikoaren edukia etiketa energetikoan dago laburturik. Itxuraz, etxetresna elektrikoen etiketa energetikoaren antzekoa da. Ziurtagiri energetikak isurketetan eta kontsumoan etxebizitzari zer kalifikazio eman dion adierazten du, kolore- mailaketa bat erabiliz, A-tik hasita (efizienteena) […]
BILBOK LAGUNTZA-LERRO BAT JARRI DU ABIAN HIRI OSOAN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO JARDUERETARAKO
Hiria Berroneratzeko Arloak 200.000 euroko aurrekontu-partida bideratuko du plan horretara. “Linea Berdea izenekoa. Etxebizitza Birgaitzeko Laguntzak” dokumentuaren helburua Bilboko bizitegi-erabilerako eraikinen eta etxebizitzen birgaitze-lanak sustatzea da, energia-eraginkortasuneko irizpideekin. Gainera, etxebizitzetako obra txikietarako hirugarren Renove Planaren deialdi irekiak (800.000 euro) energia-eraginkortasuna hobetzeko jardueretarako laguntzak ere jasotzen ditu. Informazio gehiagorako 👉 .
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!