Noticias

Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna

Ozono-geruza gas-geruza hauskorra da, eguzki-izpien aurrean babesten gaituena, horrela Lurra haien ondorio kaltegarrietatik babestuz eta planetaren bizitza zainduz. Hala ere, urteetan zehar klorofluorokarbono (CFC) motako aerosolak eta produktu kimikoak erabili dira eta horiek kalte handia egin diote ozono-geruzari. Konposatu horiek osatzen dituzten molekulek geruzan dauden ozono-molekulak hartzen dituzte, geruzatik bereizita. Horrela, ozono-geruzan dagoen ozono-kantitatea murriztu […]

Gehiago irakurri →

2023ko udal kontuetan jasoko diren herri-ekimenak bozkatu ahalko dituzte herritarrek

Irailaren 15etik 25era, herritarrek aukera izango dute Bilborentzat interesgarrien, garrantzitsuen edo egokien iruditzen zaizkien herri-ekimenen aldeko bozka emateko, www.bilbao.eus udal web-orrian. Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak parte hartzera animatu ditu herritarrak: «botoa emateko sistema erraza da. Keinu soil bat, Bilbo gero eta hobea egiten laguntzeko. Bilboko Udalaren Parte-hartze bidezko Aurrekontuen […]

Gehiago irakurri →

Etxean, erabili kutsatzen ez duten produktuak

Araztegietatik pasa ondoren ere, ibaietara iristen den urak fosfatoak, disolbatzaileak, substantzia tentsioaktiboak eta egungo garbigarriek izan ohi dituzten bestelako substantzia kimikoak dituzte. Asko kutsatzen duten osagai horiek eragin latzak izan ditzakete biodibertsitatean (batez ere uretako inguruetan) eta gure osasunean. Zer egin dezakegu? Aukera itzazu etiketa ekologikoa duten garbigarriak, edo oraindik hobe, erabili ezazu Marseillako xaboia […]

Gehiago irakurri →

Intsektuen hotelak eta euren onurak

Azken hamarkadetan, intsektu-espezieen kopurua ikaragarri jaitsi da: intsektuen % 41 gainbeheran dago. Intsektuen biodibertsitatea murriztu egin da, batez ere, gizakiak habitatean eragindako aldaketengatik eta animalia horientzat kaltegarriak diren pestizidak eta intsektizidak erabiltzeagatik. Intsektuak funtsezkoak dira prozesu ekologikoetarako, polinizazioari esker elikagaia hornitzen baitute, eta lurzoruko mantenugaiak birziklatzen parte hartzen baitute. Horregatik, garrantzitsua da jabetzea intsektuak kontserbatzea […]

Gehiago irakurri →

Ez bota sendagairik naturan

Hartzen ditugun sendagaien printzipio aktiboen zati handi bat komunetik behera doa. Substantzia horiek -erabilitako urak araztegietan tratatzeko erresistenteak dira- ibaietara eta itsasoetara isurtzen dira, eta hor uretako florari eta faunari eragiten diete. Bazenekien ibuprofenoa, parazetamola eta kafeina eta kokaina substantzien hondarrak Antartikan aurkitu direla? Oraindik ez ditugu ondo ezagutzen horien ondorioak, baina badirudi, adibidez, pilula […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!