Intsektuen hotelak eta euren onurak

Azken hamarkadetan, intsektu-espezieen kopurua ikaragarri jaitsi da: intsektuen % 41 gainbeheran dago. Intsektuen biodibertsitatea murriztu egin da, batez ere, gizakiak habitatean eragindako aldaketengatik eta animalia horientzat kaltegarriak diren pestizidak eta intsektizidak erabiltzeagatik.

Intsektuak funtsezkoak dira prozesu ekologikoetarako, polinizazioari esker elikagaia hornitzen baitute, eta lurzoruko mantenugaiak birziklatzen parte hartzen baitute. Horregatik, garrantzitsua da jabetzea intsektuak kontserbatzea ezinbestekoa dela. Keinu txiki bat egin dezakezu: intsektuen hotela instalatu.

Intsektuen hotelak, oro har, egurrezko egiturak dira, eta intsektu-espezie askori babesa ematen diete. Hotelak hainbat ezaugarri askoko elementuak dituzten konpartimentutan banatzen dira: adarrak, enborrak zuloekin, pinaburuak, azalak, etab. Material horietako bakoitza onuragarria izango da intsektu-espezie jakin batzuentzat, hala nola erleentzat, marigorringoentzat, krisopentzat eta kakalardoentzat, eta bertan babestu edo arrautzak jarri ahal izango dituzte.

Intsektuen hotelek hainbat onura dakartzate: biodibertsitatea handitzen dute, polinizazioa areagotzen dute (landareen % 80 inguru intsektuen polinizazioaren mende dago), izurriteak kontrolatzen dituzte (marigorringoak eta krisopen larbak landare-parasitoez elikatzen dira). Beraz, intsektu-hotel bat instalatzeak ondo egingo die animalia txiki horiei eta zure lorategiari edo baratzeari.