2023ko udal kontuetan jasoko diren herri-ekimenak bozkatu ahalko dituzte herritarrek

Irailaren 15etik 25era, herritarrek aukera izango dute Bilborentzat interesgarrien, garrantzitsuen edo egokien iruditzen zaizkien herri-ekimenen aldeko bozka emateko, www.bilbao.eus udal web-orrian.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak parte hartzera animatu ditu herritarrak: «botoa emateko sistema erraza da. Keinu soil bat, Bilbo gero eta hobea egiten laguntzeko. Bilboko Udalaren Parte-hartze bidezko Aurrekontuen programak herritarrek benetan eta modu eraginkorrean parte hartzea ahalbidetzen du, eta, hala, bilbotarrek aukera dute bai proposamenak egiteko, baita beren botoarekin erabakitzeko ere», gaineratu du.

Jasotako 557 proposamenetatik, udal sailek 28 proiektu hautatu dituzte, interes orokorra eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aintzat hartuta.

Bozkatu beharreko proiektuak askotarikoak dira. Botoa emateko aukera zabaltzen den unetik bertatik kontsultatu ahalko dira (irailak 15), www.bilbao.eus udal web-orrian.

Botoa eman ahalko dute 16 urtetik gorakoak diren, eta Bilbon erroldatuta dauden guztiek. Herritar bakoitzak boto bakarra eman ahalko du. Bozka gehien jasotzen dituzten proposamenak 2023ko Udal Aurrekontuetan jasoko dira, 2 milioi euroko aurrekontuko mugarekin.