Hozkailua da etxean argindar gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat. Etxebizitzetan kontsumitzen den argindarraren % 18 elikagaiak hozteko eta izozteko izaten da. Hori dela eta, aholku erraz hauetako batzuei jarraituz, energia aurreztuko duzu: Hozkailuaren tenperatura egokiena 5ºC da, tarteko gunean. Izozkailuaren kasuan, gomendatzen den tenperatura -18º C da. Tenperatura txikiagoek % 5 inguru gehitzen dute […]
Gertuko nekazaritzari esker, ez da zertan ibili behar produktua urrunera eramaten edo alferrik ontziratzen. Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan. Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Berezko ingurunetik at […]
Argitaratu dira Artxandako eta Errekaldeko udal ortuen zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Hemen kontsultatu ahal dituzu: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279166855184&language=eu&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal
Urarekin eta airearekin batera, lurzorua da gizakiok dugun baliabide preziatuena: euskarri fisikoa izateaz gain, guretzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren lehengai eta zerbitzuak ematen dizkigu. Azken hamarkadetan, ekosistemak narriatu egin dira, apurka-apurka eta larriki, eta horrek eragin du biosferaren funtzionamenduaren oinarri diren ziklo biogeokimiko nagusiak aldatzea. Gizakion jarduerak areagotu egin du narriadura hori: erregai fosilak erretzea, […]
XXI. mendeko ingurumen-arazo larrienetako bat dira mikroplastikoak, duten neurri txikiagatik (5 cm baino gutxiago). Mikroplastiko horiek sortzen dira plastiko handiak deskonposatzean, ozeanoetan, nekazaritza-produktuetan eta elikagaietan amaitzen dute, eta gure osasunari eta beste espezieenari eragiten diete. Arazo horri aurre egiteko, Sichuaneko Unibertsitateko (Txina) ikertzaileek arrain robot bat sortu dute, uretako mikroplastikoak jateko gai dena. Arrain itxurako […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!