HITZALDIA: ETXEKO ENERGIAN AURREZTEKO BIDEAK – ASIER EPELDE (Energian aditua)

Deustuko Barrutiko Kontseiluak hala eskatuta, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Sailak, “Etxeko energia kontsumoaren gaineko informazioa” emateko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Asier Epeldek emango du, energian aditua eta Enerkiko kidea.

Hitzaldia abenduaren 19an izango da, 18:30etatik 20:00etara, Deustuko Udaltegiko Osoko Bilkura-Gelan (Lehendakari Agirre 42).

Bertan, energia aurrezteko kita emango zaie bertaratutakoei, eta da datozen egunetan tratatutako gaiak ikusi ahal izateko gune bat bisitatzeko ekitaldia erraztuko da.

Parte hartzeko izena eman behar duzue ESTEKA HONETAN.

Leku-kopurua gaindituz gero (40 lagun), parte-hartzaileen arteko oreka bilatuko da, generoari dagokienez.

Zalantzak argitzeko, aepelde@enerki.es–era jo edo 946-401.072  telefonora deitu.

Aldez aurretik eskertzen dizuegu interesa eta denbora.

Zuen partaidetza funtsezkoa da, anima zaitezte!