LURZORUAREN MUNDUKO EGUNA!

2022.urteko leloarekin, “Lurzoruak, elikagaien jatorria”, abenduaren 5ean ospatzen da Lurzoruaren Munduko Eguna, biztanleria lurzoru osasuntsuaren garrantziaz eta bere baliabideen kudeaketaz kontzientziatzeko. Baina, zer da lurzorua eta zergatik da hain garrantzitsua?

Bizi garen ingurune fisikoa izateaz gain, lurzorua gizakiarentzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren baliabideen eta zerbitzuen iturria da. Hala ere, azken urteotan lurzoruak degradatu egin dira etengabeko giza jardueren ondorioz (erregai fosilak erretzea, lehengaiak kontsumitzea, kutsadura).

Gizakiak eragindako degradazioaz gain, beste mehatxu batzuk ere jasaten ditu, hala nola higadura, zigilatzea, biodibertsitatearen galera, etab.