Hona hemen etxean ura aurrezteko modu erraz bat: Itxi txorrota dutxatu edo hortzak garbitu bitartean, eta etxetik irtetean ez utzi txorrotarik irekita. Eskuak garbitzean, jarri tapoia konketan; horrela 10 litroraino aurreztu dezakezu. Ez tiratu katetik beharrezkoa ez bada. Ez erabili komuna paperontzi gisa: zisterna husten den bakoitzean 5 eta 15 ur litro bitartean xahutzen dira. […]
Hasi baino lehen, esan behar dugu Lurreko uraren % 97 gazia dela, eta % 2,5 baino ez dela ur geza. Are gehiago, uraren portzentaje txiki-txiki bat da edateko modukoa, eta giza ekintzaren ondorioz are gehiago murrizten ari da. Gainera, ur kontsumoak gora egiten jarraitzen du, eta aurreikusten da 2050erako mundu mailako eskaera % 55 gehituko dela 2000. urtearen […]
Gaur, martxoak 3, basa bizitzaren nazioarteko eguna da, Nazio Batuen Batzar Nagusiek 2013ko abenduaren 20an erabaki zutenetik. Baina, ba al dakizu zergatik egiten den egun horretan? 1973an basa fauna- eta flora-espezie mehatxatuen nazioarteko merkataritzari buruzko konbentzioa sinatu zela gomutatzeko. Egun honen helburu nagusia munduko herritarrak kontzientziatzea da, basoko fauna eta florak duten balioaz. Egun horri […]
Duela gutxi aipatu genuen zein garrantzitsua den 3 arauak (MBB) gure egunerokoan txertatzea. Ikus dezagun nola egin dezakegun: Murrizteko… Aukeratu bilgarri gutxi dituzten produktuak, material egokiz osatuak, ondoren birziklatzeari begira bereizteko. Erabili oihalezko edo paperezko poltsak. Ahal dela, ez erabili janariak biltegiratzeko erabili eta botatzeko produkturik, plastikozko platerik, mahai-tresnarik, azukre-zorrorik…. Fluoreszenteak, tinta-kartutxoak, pinturak, kolak, disolbatzaileak […]
Ez da nahikoa telekomandotik itzaltzea telebista. Ikusi behar ez duzunean, hobe telebista itzalita eta deskonektatuta edukitzea. Etxean kontsumitzen den energiaren %11 stand-by edo itxaronaldian kontsumitzen da. Dirdira jaistea, berezko argitarako sentsorea piztea edo benetan behar dugun tamainako pantaila aukeratzea ere energia gutxiago kontsumitzen laguntzen du. Konexio-bloke bat erabiliz gero tresna elektronikoak itzaltzeko, energiaren %10 aurreztuko […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

