ITZALI TELEBISTA, STAND-BYN ERE PIZTUTA DAGO

Ez da nahikoa telekomandotik itzaltzea telebista. Ikusi behar ez duzunean, hobe telebista itzalita eta deskonektatuta edukitzea. Etxean kontsumitzen den energiaren %11 stand-by edo itxaronaldian kontsumitzen da. Dirdira jaistea, berezko argitarako sentsorea piztea edo benetan behar dugun tamainako pantaila aukeratzea ere energia gutxiago kontsumitzen laguntzen du.

Konexio-bloke bat erabiliz gero tresna elektronikoak itzaltzeko, energiaren %10 aurreztuko dugu. Erabili behar ez duzunean, mugikorraren kargagailua entxufetik kendu; horrek ere laguntzen du energia aurrezten. Etengailudun konexio-oinarri anizkoitza deskonektatzen badugu, urtean 40 euro baino gehiago ere aurreztuko dugu.

Kontu egin telebista 3 orduz daukazula piztuta, eta gainerako 21 orduak stand-byn; bada, energia guztiaren %40 zain dagoen tarte horretan erabiliko du.