Noticias

BILBOKO UDALAK BAT EGINGO DU ZAPATUAN “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN, JENDEA KLIMA ALDAKETAZ JABEARAZTEKO

2007. urteaz geroztik, martxoaren azken zapatuan “Planetaren Ordua” kanpaina egiten da. WWF erakundeak bultzatuta, helburu hauek ditu: herritarrak klima-aldaketaren ondorio negatiboez kontzientziatzea, atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea murrizteko eskatzea eta ingurumenaren zaintzari balioa ematea. Urtero legez, Bilboko Udalak bat egingo du ekimen horrekin, eta, bihar, zapatua, martxoak 25, ordubetez, argiak amatatuta egongo dira herriko eraikin […]

Gehiago irakurri →

URAREN MUNDUKO EGUNA

Ura baliabide naturala da, espezieek Lurrean bizitzea posible egiten duena. Horregatik da garrantzitsua ura alferrik ez xahutzea eta kontserbatzea, baina horretarako kontzientzia handiagoa behar da. Horregatik, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzen dugu. Egun horren helburu nagusia da jendea jabetzea bizi-baliabide hori zaindu eta kontserbatzearen garrantziaz. Horregatik, egun honetako helburuetako bat da gaur egun bizi […]

Gehiago irakurri →

ZENBAT DENBORA BEHAR DA KONTSUMITZEN DUZUNA DESKONPOSATZEKO?

Birziklatzen dugunean, hondakinak ez dira ozeanoetara eta basoetara botatzen, eta, era berean, saihesten dugu zenbait habitat kutsatzea. Badakizu zenbat denbora behar den plastikozko botila bat degradatzeko? eta maskarak? Jarraitu irakurtzen, eta jakingo duzu egunero erabiltzen dituzun materialek zenbat denbora behar duten deskonposatzeko. HONDAKIN ORGANIKOAK: 4 ASTERA ARTE. Ongarri gisa ere balio dute, eta aste batzuk […]

Gehiago irakurri →

ZERGATIK BIRZIKLATU PAPERA?

Planeta leku jasangarriagoa izan dadin, eta ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruzko 12. GJHen ildotik, hainbat arrazoi daude papera eta kartoia birziklatzeko. GJH horren xedeen artean, honako hau dago: “Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio-, murrizte-, birziklatze- eta berrerabiltze-jardueren bidez.” Adibidez, hitz egin dezagun paper birziklatuaz. Paper birziklatuari esker, ingurumenerako onurak lortzen ditugu, hala nola: […]

Gehiago irakurri →

ZELAN URA AURREZTU?

Hona hemen etxean ura aurrezteko modu erraz bat: Itxi txorrota dutxatu edo hortzak garbitu bitartean, eta etxetik irtetean ez utzi txorrotarik irekita. Eskuak garbitzean, jarri tapoia konketan; horrela 10 litroraino aurreztu dezakezu. Ez tiratu katetik beharrezkoa ez bada. Ez erabili komuna paperontzi gisa: zisterna husten den bakoitzean 5 eta 15 ur litro bitartean xahutzen dira. […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!