Albisteak

Bilboko Udalak Bilboko hiri mugikortasun jasangarriaren planaren (HMJP) behin betiko neurriak aurkeztu ditu

Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana 2015-2030egitasmoan diseinatutako behin betiko neurriak aurkeztu ditu Bilboko Udalak gaur goizean. Dokumentu estrategiko bat da Bilborako Mugikortasun Jasangarriaren eredua zein den zehazten duena eta hiriko bizi-kalitatea -osasun eta genero berdintasunari dagokionez- hobetzeko, garapenerako eta modernizaziorako irizpideekin bat egiten duten jarduketa lerroak planteatzen dituena. “Lehenengoz, mugikortasun plan batek helburu nagusitzat du pertsonen […]

Gehiago irakurri →

Udalak sentsibilizazio kanpaina sustatu du plastikoaren erabilera murrizteko eta klima aldaketaren aurkako bulego birtuala abiarazi du

Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat, Bilboko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du, “Menos plástico=Más vida/ Plastiko gutxiago=Bizitza Gehiago“, plastikoaren kontsumoa murrizteko helburuarekin, plastikoak herritarren eta, oro har, planetaren osasunean ondorio makurrak dituelako. Gainera, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak webgune bat jarri du abian klima aldaketari eta beraren ondorioei buruzko informazioa jasoko duena. Tresna berri hori klima aldaketaren aurkako Bilboko bulego birtuala […]

Gehiago irakurri →

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

Arriola sailburuak eta Aburto alkateak sinatu duten hitzarmenaren bidez, aldaketak planifikatu ahalko dira trafikoaren antolamenduan, aire-kutsadura murrizteko, azterlan zientifiko zabal batean eskuratutako datuen bidez. Bi erakundeak kontziente dira azken denboretan hirietan, dagoen ibilgailu-parke handiagoa dela eta, trafikoaren dentsitatea igo egin dela, eta industria hiriguneetatik urrundu dela eta, ondorioz, garraioa airea kutsatzeko foku nagusi bilakatu dela. […]

Gehiago irakurri →

Bilboko Udalak eta Iberdrolak ibilgailu elektrikoak urtebetez dohainik kargatzeko elektrolinera berri bi aurkeztu dituzte

Elektrolinera berri bi (ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko puntuak) aurkeztu dituzte gaur Bilbon. Leizaola Lehendakariaren etorbideko 5ean eta Elcano kaleko 9an egongo dira urtebetez doako zerbitzua eskainiko duten elektrolinera horiek. Nornahik kargatu dezake erraz bere ibilgailu elektrikoaren bateria sakelako telefonotik jaitsi daitekeen “Karga Publikoa Iberdrola” aplikazioari esker. Era berean, kargak behar bezala nola egin jakin nahi […]

Gehiago irakurri →

Bilboko Udalak edukiontzi marroiak uri guztian jarri ditu, hondakin organikoak birziklatzea errazteko

Edukiontzi marroia Bilbo guztira helduko da. 5., 6., 7. eta 8. barrutietan hondakin organikoak bereizita bildu eta horiek birziklatzeko edukiontzi berriak jarriko dituzte. Hemendik urtearen amaierara arte, kalean 1500 edukiontzi marroi berri jarriko dituzte; beraz, edukiontziko 260 biztanleko ratioa egongo da Bilbon. Gure zabor-poltsetan egoten denaren % 40 hondakin organikoak izaten dira eta horiek birzikla […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!