Bilboko Udalak, Ecovidriok eta Ecoembesek kanpaina honen hirugarren edizioa jarri dute abian, 16-18 urteko neska-mutilak birziklatzearen arloan sentsibilizatzeko eta gaiaz ohartarazteko. Kanpaina otsailaren 18tik apirilaren 12ra bitartean egingo da. Bilboko 30 ikastetxetako 1800 neska-mutil baino gehiago izango dira parte-hartzen. Kanpaina honen helburua da ikasleek hiri-hondakinei buruz gehiago jakitea, eta bereziki hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzean […]


