Zuhaitzak funtsezkoak dira ingurumena kontserbatzeko, eta ezinbestekoak bizitzarako. Zuhaitzak eta basoak planetaren birikak dira, planetako airea garbitzen baitute: oxigenoa askatzen dute eta CO2a biomasa bihurtzen dute; horrela, kutsadura murrizten laguntzen dute. Zuhaitz batek 6 kilo CO2 xurgatzen ditu urtean. Beraz, basoak karbono-erreserborioa dira, karbonoaren ia 300 gigatona pilatzen dute. Gainera, lurzorua babesten dute, hegaztien, ugaztunen, […]


