Hozkailua da etxean argindar gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat. Etxebizitzetan kontsumitzen den argindarraren % 18 elikagaiak hozteko eta izozteko izaten da. Hori dela eta, aholku erraz hauetako batzuei jarraituz, energia aurreztuko duzu: Hozkailuaren tenperatura egokiena 5ºC da, tarteko gunean. Izozkailuaren kasuan, gomendatzen den tenperatura -18º C da. Tenperatura txikiagoek % 5 inguru gehitzen dute […]


