2022ko Asteklima amaitzeko, zapatuan, urriaren 1ean, arte eta ingurumen tailerrak egin ziren txikienekin, Igela Manuela elkartearen laguntzarekin. Tailerretan, eskulturak egin zituzten material birziklagarriekin –esaterako, paperarekin eta kartoiarekin- eta musika-tresnak sortu zituzten material birziklatuarekin eta beste material batzuekin (orri lehorrekin), naturaren soinuak simulatzeko. Eskerrik asko parte hartzearren!


