Ibaian plastikoak jasotzea eta piraguan osteratxoa egitea

2022ko Asteklima dela eta, irailaren 25ean (domeka), , Abusu auzoan, ibaiaren ertzetako plastikoak eta bestelako hondakinak batzeko jardunaldia antolatu zen. Hondakinak bildu ondoren, bereizi egin ziren eta dagozkien edukiontzietan utzi ziren.

Jardunaldiari amaiera emateko, osteratxo gidatu bat egin zen piraguan ibaian zehar, eta hondakinen bat biltzeko ere aprobetxatu zen.

Eskerrik asko parte hartzearren!