Posible da % 100 jatorri berriztagarriko energia kontsumitzea

Badira bi aukera energia berriztagarria kontsumitzeko: energia zuzenean norberak sortzea, edo % 100 jatorri berriztagarriko elektrizitatea kontratatzea. Eta etxean sortu nahi badugu elektrizitate berriztagarria, sistema nagusiak bi dira: eguzki-panel fotovoltaikoak instalatzea, edo minisorgailu eolikoak instalatzea. Konponbide horiek ez dira beti errazak, baina erraza bada % 100 jatorri berriztagarriko energia elektrikoa kontratatzea.

Badago konpainia eta kooperatiba bat baino gehiago jatorri berriztagarriko elektrizitatea besterik banatzen ez duena. Berotarako ere erabil daitezke energia berriztagarriak. Etxea berotzeko eta etxeko ura berotzeko indarra ere lor daiteke energia berriztagarrietatik, hala nola, biomasa-galderetatik, eguzki-panel termikoetatik edo instalazio geotermikoetatik.