2007. urteaz geroztik, martxoaren azken zapatuan “Planetaren Ordua” kanpaina egiten da. WWF erakundeak bultzatuta, helburu hauek ditu: herritarrak klima-aldaketaren ondorio negatiboez kontzientziatzea, atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea murrizteko eskatzea eta ingurumenaren zaintzari balioa ematea. Urtero legez, Bilboko Udalak bat egingo du ekimen horrekin, eta, bihar, zapatua, martxoak 25, ordubetez, argiak amatatuta egongo dira herriko eraikin […]


