Hona hemen etxean ura aurrezteko modu erraz bat: Itxi txorrota dutxatu edo hortzak garbitu bitartean, eta etxetik irtetean ez utzi txorrotarik irekita. Eskuak garbitzean, jarri tapoia konketan; horrela 10 litroraino aurreztu dezakezu. Ez tiratu katetik beharrezkoa ez bada. Ez erabili komuna paperontzi gisa: zisterna husten den bakoitzean 5 eta 15 ur litro bitartean xahutzen dira. […]


