Zer egin ahal duzu zuk?
Aztarna ekologikoa

Zer da aztarna ekologikoa

ERANTZUN LABURRA

Aztarna ekologikoak eskura ditugun baliabide naturalen kopuruaren berri ematen digu, bai eta horiek gure jardueretan nola erabiltzen ditugun ere.

Gure jarduerek ingurumenean dituzten inpaktuak ezagutzeko, honako hau gomendatzen dugu:

  • Zure aztarna ekologikoa kalkulatu zure inpaktua ezagutzeko.
  • Ahal den neurrian, hegazkinez egiten dituzun bidaiak murriztu.
  • Modu jasangarrian mugitu (garraio publikoa erabiliz, oinez edo bizikletaz).
  • Produktu organikoak erosi.
  • Haragi gorrien kontsumoa gutxitu.
  • Dutxa laburrak hartu.
  • Gehiegizko enbalajea duten produktuen erosketa minimizatu.
  • Etxetresna elektrikoak eraginkorrago batzuengatik ordezkatu (A+++).
  • Etxea isolatu eta ondo erabili energia.
  • Hondakinak birziklatu, berrerabili eta berreskuratu.

ERANTZUN LUZEA

Aztarna ekologikoak pertsona edo talde baten baliabide naturalen eskaria neurtzen du, hau da, eskura ditugun baliabide naturalen kopuruaren eta gure jardueretan erabiltzen dugun kopuruaren berri ematen digu.

Gaur egun, mende amaieraraino sortuko diren hondakinak tratatzeko eta erabiltzen ditugun baliabideak eratzeko baliabide gutxiegi ditugu, eta hau, jasanezina da. Gainera, ingurumenaren gineko inpaktuek marka sakona uzten dute, eta horrek hurrengo belaunaldiak biziko diren ingurunea nolakoa izango den zehaztuko du.

Gure aztarna ekologikoa nabarmen murriztea da hurrengo belaunaldiei utz diezaiekegun herentziarik onena. Modu honetan, giza espeziearen babesaz gain, gure planetan dauden beste animalia- eta landare-espezie guztiena ere ziurtatuko dugu. Bakarrik geuk konpondu dezakegu gure garapenaren inpaktuak eragindako kaltea, horrela planetako izaki bizidunak babestuz.

Zure bizimodua jasangarria dela uste duzu? Badago hobetu dezakezun alderdirik?

Jakin ezazu hobetu dezakezula, zure laguntzarekin jasangarritasunerantz egin dezagun eta 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuak arrakastaz lor ditzagun.

¡Kalkulatu zure aztarna!

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN ALTERNATIBAK

Zure aztarna ekologikoa nabarmen murrizten lagunduko duten aukerez gain, elikagaien industriarekin, merkataritzarekin edo banaketarekin loturarik baduzu, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkarlanean jardun dezakezu, soberakinak zaborretara bota beharrean berari emanez. Horrek egoera ahulean dauden pertsona askori lagunduko die, eta ez da janaririk alferrik galduko.

Beste elkarte batzuekin ere lankidetzan jardun dezakezu – Cáritas, Emaus, edo Koopera besteak beste – dagoeneko erabiltzen ez dituzun objektuei bigarren aukera emateko. Era berean, zure ondasunak berrerabiltzeko, hondakinak birziklatzeko edo bere funtzioa bete duten objektuak berreskuratzeko ideiak bila ditzakezu.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) Kontsumo arduratsu eta iraunkorrari buruzko hezkuntza-programak eskaintzen ditu.

Gainera, zure eguneroko edo asteko erosketetan, hurbileko merkatuak aukera ditzakezu. Horrela, ingurumenari eta tokiko ekonomiari laguntzen diegu.

Global Footprint Network-en hurrengo infografiak munduan uzten ari garen aztarna ekologikoaren ikuspegi globala ematen du. Emaiozu begirada bat eta ezagutu gure jarduerek ingurumenean duten inpaktua.

AZTARNA EKOLOGIKOAREKIN KONPROMETITUTA DAUDEN HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Ingurumenean duzun eragina murrizten nola hasi ez badakizu, Bilboko Ingurumen Estrategia betetzen laguntzeko aholku batzuk emango dizkizugu:

Zer moduz gu guztion etxea pixka bat hobeto zaintzen hasten bagara?

Zure baliabide-kontsumoa murriztu eta zure egunerokotasunean modu jasangarrian mugitu.  Hiriak eskaintzen dituen garraiobide iraunkorrak erabili.

Erosketa berdeak egiten saiatu. Gaur egun merkatuan dauden produktu askok (autoek, paperak edo informatika-ekipamenduek) inpaktu txikiagoa eragiten dute ingurumenean. Badakizu zer diren ekoetiketak?

Ontzirik ez duten produktuak inguruko merkatuetan erosi, produktuen garraioak sortzen dituen inpaktuak murrizteko.

Antolatu hobeto zure despentsa eta produktu galkorren erosketak, bakarrik ahalik eta janari gutxien alferrik galdu dadin. Erosten den lehenengo gauza gastatzen den lehenengo gauza izan dadin, inbentario bat erabiltzea garrantzitsua da.

  • Zure hiri-baratzea edo udal-baratze ekologiko baten zati bat egin dezakezula. Horrek barazki organiko eta kalitate onekoak emango dizkizu, eta hiriko airea garbitzen lagunduko du.

Ikasi elikagaiak egoki kontserbatzen. Gaur egun, berriz, erabiltzeko irtenbide ederrak dituzu eskura, lan hori errazteko.

Bilgarri gehiegi dituzten produktuak ahalik eta gutxien erosi, horri esker hondakin gutxiago izango dituzu eta.

Ura eta energia aurreztu txorrotak itxiz, ur-zurrusta hausteko gailuak ezarriz, dutxa laburrak hartuz, beharrezkoak ez direnean argiak itzaliz eta zure etxea isolatuz, besteak beste.

Bigarren eskuko arropa erosi edo dagoeneko duzunari bigarren erabilera bat eman.

Ahal baduzu, garapen bidean dauden herrialdeetan proiektu iraunkorrak bultzatzen dituzten bidezko merkataritzako produktuak aukeratu. Horrela, gehien behar dutenei pixka bat itzultzen diegu.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!