ERANTZUN LABURRA:
Kalitate akustikoak neurtzen du espazio bateko ezaugarri akustikoak eremu horretan egiten diren jardueretarako zer mailatan diren egokiak, besteak beste immisio eta emisio mailen arabera ebaluatuta.
Urriaren 19aren 1367/2007 Errege Dekretuaren arabera (zeinaren bidez Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatu baitzen zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez), kalitate akustikoaren helburuak dira kutsadura akustikoaren inguruan une jakin batean eta leku jakin batean bete behar diren baldintzak. Helburu horiek lurraldearen zonifikazio akustikoaren arabera ezartzen dira, zoruaren erabileren arabera, eta horrela gutxieneko babes maila bat bermatzen da kutsadura akustikoaren aurrean.
Hurrengo taulan, dauden eremu urbanizatuetan aplikatu behar diren zarataren kalitate akustikoaren helburuak erakusten dira.
(1): euren eremuko mugan egongo dira mugakide duten eremuaren zonifikazio-tipologiari dagozkionak.
Ld, Le eta Ln dira A soinu-presio jarraitu eta ponderatuen mailak, egunez, arratsaldez eta gauez neurtuak, hurrenez hurren. Kalitate akustikoaren helburuak betetzen dira baldin eta zarata-immisioko Ld, Le, eta Ln indizeetako bakoitzerako ebaluatutako balioek baldintza hauek betetzen badituzte urtebeteko aldian:
a) Balio batek ere ez baditu gainditzen taula egokian ezarritako balioak.
b) Eguneko balio guztien % 97k ez badituzte 3 dBA-tan gainditzen taulan ezarritako balioak.
Bilboko Udalak kutsadura mota honi aurre egiteko helburu eta ekintza zehatzak garatu ditu:
ERANTZUN LUZEA:
Kutsadura akustikoaren aurkako hainbat ekintza burutu ditu Bilboko Udalak, adibidez, Sabino Arana zonaldean. Hemen, A-8 autobidetik hirira sartzeko bide zaharrak eraitsi ondoren, nabarmen hobetu dira bertako soinu-baldintzak, lehen, ibilgailuen zirkulazioaren ondorioz, zarata-mailak oso gogaikarriak baitziren.
Eta Rekalde Zumarkalean, arratsaldean eta gauean (20 h-tik 7 h-ra) zirkulazio bideak kendu ziren, haien ordez aparkalekuak ahalbidetzeko.
Gainera, 2008an kutsadura akustikoa kontrolatzeko sarea sortu zen, gaur egun 50 zarata monitore dituena , 17 finkoak eta 33 mugikorrak.
Zentzu honetan, herritarrok, gure jardueren soinu-inpaktua murrizteko, portaera zibikoa har dezakegu, hala nola:
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!