Gaur, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da, klima-aldaketak planetan dituen ondorio kaltegarrien berri herritarrei emateko helburu duena. Klima-aldaketa planetako klimaren eta tenperaturaren aldakuntza globala da; arrazoi naturalengatik gertatzen da, epe luzeetan. Hala ere, XIX. mendetik aurrera, gizakiaren jarduerak sortutako kutsadurak prozesu hori azkartu du. Erregai fosilak erretzea izan da arrazoi nagusia, berotegi efektuko gasak isurtzen […]
Saguzarrak ugaztunak dira, hegoak dituzte eta elikagaiak aurkitzen laguntzen dien ultrasoinu-sistema bat dute. Gainera, funtzio garrantzitsua betetzen dute ingurumenaren orekari eta giza osasun onari eusteko. Gizakiarentzat ezezagunak dira oso, eta, hiri-inguruneetan bizi eta pertsonen ongizaterako onura ekartzen duten arren, mito eta sinesmen faltsu ugari dago haiei buruz, eta konnotazio negatiboa dute. Hala ere, ugaztun txiki […]
Sarritan, filmazioetan, ez diote garrantzirik ematen ingurumen-jasangarritasunari. Hori dela eta, ikus-entzunezko produkzioetan ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko tresna bat diseinatu dute. «Green Film» du izena, eta ekoizleei lan-jardunbide jasangarriei buruzko orientabidea ematen ere laguntzen du. Ingurumena zaintzen duten proiektuei ematen diete ziurtagiri hori. Hona hemen aintzat hartu beharreko irizpideak, ikus-entzunezko proiektu batek zigilua lortzeko: JASANGARRITASUNA PLANIFIKATZEA. Filmatzen hasi […]
Gaur egun, elikagai kopuru handi bat zaborretara botatzen da. Horrek eragina du ingurumenean. Munduan ekoizten den janariaren herena alferrik galtzen da. Frutak, barazkiak, esnekiak, haragia eta beste elikagai asko, tonaka, desaprobetxatu egiten dira, alferrik galtzen dira, galdu, banaketan hondatu edo bota egiten dira supermerkatuetan, jatetxeetan, etxeetan, eskola-jantokietan eta abarretan. Elikagaiak zaborretara botatzean, horiek erein, landu, […]
2023ko ASTEKLIMAko azken ekitaldiak joan den asteburuan (irailaren 30ean eta urriaren 1ean) egin ziren, eta horrenbestez amaitutzat jotzen dugu aurtengo edizioa, arrakasta handia izan duena. Hauek dira egin diren jarduerak: Ibaizabal ibaian eta Abusun zaborrak bildu eta horren ondoren itsasadarrean piraguaz txango bat egitea (irailaren 30ean); eta itsasadarrean zehar interpretazio-pasealekua egitea (urriaren 1ean). Hemen duzue […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!