2023KO ASTEKLIMA AMAITURIK

2023ko ASTEKLIMAko azken ekitaldiak joan den asteburuan (irailaren 30ean eta urriaren 1ean) egin ziren, eta horrenbestez amaitutzat jotzen dugu aurtengo edizioa, arrakasta handia izan duena. Hauek dira egin diren jarduerak: Ibaizabal ibaian eta Abusun zaborrak bildu eta horren ondoren itsasadarrean piraguaz txango bat egitea (irailaren 30ean); eta itsasadarrean zehar interpretazio-pasealekua egitea (urriaren 1ean).

Hemen duzue argazkiren bat.

Eskerrik asko parte hartzeagatik. Zuen zain izango gaituzue berriro datorren urtean.