SAGUZARREN ALDE ONA

Saguzarrak ugaztunak dira, hegoak dituzte eta elikagaiak aurkitzen laguntzen dien ultrasoinu-sistema bat dute. Gainera, funtzio garrantzitsua betetzen dute ingurumenaren orekari eta giza osasun onari eusteko. Gizakiarentzat ezezagunak dira oso, eta, hiri-inguruneetan bizi eta pertsonen ongizaterako onura ekartzen duten arren, mito eta sinesmen faltsu ugari dago haiei buruz, eta konnotazio negatiboa dute.

Hala ere, ugaztun txiki horiek intsektu kopuru handia kentzen dute: eltxoz elikatzen dira eta 600 eta 1200 ale bitarte jan ditzakete ordubetean, gau batean beren pisua adina. Horregatik, haiek gabe, pertsonen bizitza deserosoagoa izango litzateke. Gainera, parke eta lorategietako pinu-beldarra kontrolatzen dute. Saguzarrei esker tekila eduki dezakegu, animalia bakarrak baitira polinizatzen dutenak tekila-zukua ateratzen den landarea.

Ugaztun txiki horiek (Espainiako legediaren arabera babestuta daude, mehatxupean daudelako babeslekuak galdu dituztelako, habitatak aldatu zaizkielako eta pestiziden erabileragatik) desagertzeko arriskuan daude, espezie gehienek urtean kume bakarra dutelako.