Noticias

ERLEENTZAKO TXERTOA

Badakigu erleak desagertzen ari direla. Desagertze hori giza jarduerari, nekazaritza intentsiboari eta pestizidei lotuta dago, baina birusen erasoekin, patogenoekin eta espezie inbaditzaileekin ere zerikusia dauka (akaro espezieren bat, liztor asiarra, etab.). Horrez gain, ingurumen-aldaketek negatiboki eragiten diete erleei. Kezkagarria da erleak desagertzea: hainbat landare-espeziek ezin ugaltzea edo ugalketa hori eragoztea ekar dezake, eta, horrek, biodibertsitatea […]

Gehiago irakurri →

INGURUMEN-HEZKUNTZAREN EGUNA

Gaur, 2023ko urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazioarteko egun hori finkatu zen Belgradon, 1975eko urriaren 13tik 22ra, 60 herrialde baino gehiagotako adituak bildu zituen Ingurumen Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia egin eta gero. Mintegi hartan, gutun bat idatzi zuten, Ingurumen Hezkuntzako aldarrikapen nagusiekin. «Belgradoko Gutuna» izeneko haren bidez, herrialdeek konpromisoa hartu zuten herritarrak kontzientziatzen […]

Gehiago irakurri →

HAUTS MAGNETIKOA URETATIK MIKROPLASTIKOAK EZABATZEKO

Plastikoak 100 urte baino gehiago behar ditu deskonposatzeko. Urtero, zabor eta plastiko tona mordoa ozeanoetaraino iristen dira. Eta, itsas ekosistemak arriskuan jartzeaz gain, gizakiaren osasuna ere arriskuan jartzen da mikroplastikoak irenstean. Plastiko horiek tamaina txikiko partikulak dira (nabaritzen gaitzak), plastikoen degradazioaren ondorio dira eta mintz zelularretatik igarotzeko gai dira. Beraz, hainbat arazo sor ditzakete. Arazo […]

Gehiago irakurri →

ZEINTZUK DIRA CO2 GEHIEN XURGATZEN DUTEN ZUHAITZAK?

Badakigu CO2a dela berotegi efektua dakarren gasetako bat, berotze globala eragiten dutenetako bat, eta, beraz, bera dela bizitzen ari garen klimaren krisi hau eragiten dutenetako bat, zeinari klima-aldaketa baiteritzogu. Arazo honi aurre egiteko, ardura handiko kontua da CO2a murriztea; ordea, gas hori ezabatzeko aukera ere badago, eta horretarako dauzkagu zuhaitzak. Zuhaitz batek 165 kg CO2 […]

Gehiago irakurri →

Zer gertatzen da zizare bat erditik mozten baduzu?

Beste argitalpen batean aipatu dugun bezala, zizareak ekosistemetako animalia garrantzitsuenetako bat dira. Hala ere, jendeak betidanik pentsatu izan du zizareak birsortu egiten direla eta bizirik jarraitzen dutela erditik moztu ondoren, eta bi zizare sortzen direla. Esan genezake hori egia dela baina erdizka. Zizareek mutur batean ahoa dute eta bestean uzkia. Erditik zatitzean, ahoa duen muturra […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!