Noticias

Plastikoak ozeanoetan degradatzeak uraren azidotasuna areagotzen du

Bartzelonako Itsas Zientzien Institutua (ICM-CSIC) líder izan duen azterlan batek erakusten du itsasoa azidotzen laguntzen duela eguzki-argiak ozeanoan eragiten duen plastikoaren degradazioak. Ura azidotzea eta plastikoen kutsadura dira ozeanoek dituzten arazo handietako bi. Kalkuluen arabera, urtero 13 milioi tona plastiko iristen dira itsasora, eta 250.000 tona inguru gehiago ari dira flotatzen ozeano osoan. Eguzki-izpien argi […]

Gehiago irakurri →

Ibaian plastikoak jasotzea eta piraguan osteratxoa egitea

2022ko Asteklima dela eta, irailaren 25ean (domeka), , Abusu auzoan, ibaiaren ertzetako plastikoak eta bestelako hondakinak batzeko jardunaldia antolatu zen. Hondakinak bildu ondoren, bereizi egin ziren eta dagozkien edukiontzietan utzi ziren. Jardunaldiari amaiera emateko, osteratxo gidatu bat egin zen piraguan ibaian zehar, eta hondakinen bat biltzeko ere aprobetxatu zen. Eskerrik asko parte hartzearren!  

Gehiago irakurri →

Espezie exotiko inbaditzaileei eta baso sistemei buruzko irteera Artxandan

2022ko Asteklima dela eta, iragan irailaren 24an (zapatua), irteera antolatu zen Artxandan barrena, espezie exotiko inbaditzaileak, horien ekologia eta baso-ekosistemen gaineko inpaktuak ezagutzeko.  Bide batez, irteeran zehar aurkitu genuen zaborra bildu genuen. Irudian budleja (Buddleja davidii) ikus dezakegu, irteeran aurkitu dugun espezie inbaditzaileetako bat. Eskerrik asko parte hartzearren!

Gehiago irakurri →

Posible da % 100 jatorri berriztagarriko energia kontsumitzea

Badira bi aukera energia berriztagarria kontsumitzeko: energia zuzenean norberak sortzea, edo % 100 jatorri berriztagarriko elektrizitatea kontratatzea. Eta etxean sortu nahi badugu elektrizitate berriztagarria, sistema nagusiak bi dira: eguzki-panel fotovoltaikoak instalatzea, edo minisorgailu eolikoak instalatzea. Konponbide horiek ez dira beti errazak, baina erraza bada % 100 jatorri berriztagarriko energia elektrikoa kontratatzea. Badago konpainia eta kooperatiba […]

Gehiago irakurri →

Autorik gabeko Munduko Eguna

Gaur, irailak 22, Autorik gabeko Munduko Eguna da, herritarren artean kontzientzia ekologikoa sustatzeko, pertsonen osasuna zaintzen eta ingurumena babesten lagunduz. Ingurumenaren Europako Agentziaren (AEMA) txosten baten arabera, airearen kalitate txarrak 400.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu urtean Europan, eta horietatik 7.000 Espainian. Egia da autoak leku batetik bestera eroso joateko aukera ematen digula. Hala ere, […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!