Detergenteen antzera, gaur egungo kosmetiko gehienek biodegradagarriak ez diren sustantzia kimikoak dituzte osagaien artean (kontserbagarriak, perfume sintetikoak, tentsioaktiboak…), beraz, biodibertsitatea kaltetzen dute (batez ere uretako inguruetakoa, hondakin-uren bitartez iristen baitira horietara). Erabili kosmetiko ekologikoak: garbitu zaitez Marseillako xaboiarekin, lurrindu bainugela izpiliku esentzia-olio tanta batzuekin, garbitu zeure azala kamamila edo nabar-lore egosaldi batekin, esfoliatu gari-zahiarekin edo […]
Jai hauek edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustua egiten dugu. • Ekologikoak dira. Baliabide naturalak aurrezten saiatzen dira, edari bat hartzen dugun bakoitzean edalontzi bat erabiltzea saihesten baitute, produktu hori planetarekiko arduratsuagoa izan dadin. Gainera, birziklagarria denez, bizitza erabilgarria amaitzean birrindu egiten dira produktu berriak egiteko beren materialarekin. • Iraunkortasun handiagoa eskaintzen dute. Material erresistenteagoez eginda daudenez, […]
Negutegi-efektuko gasen isurketa guztietatik, ia % 15 abeltzaintzak sortzen du. Aldatu zure azturak eta moteldu aldaketa klimatikoa: fruta eta barazki gehiago jan eta haragi gorri gutxiago. 2016an, 20 haragiki- eta esneki-enpresa handienek Alemania osoak baino negutegi-gas gehiago isuri zituzten. Enpresa horiek herrialde bat balira, mundu guztiko zazpigarren negutegi-gas-isurtzailerik handiena izango litzateke. Haragi-ekoizpenak CO2 eta metano […]
Hozkailua da etxean argindar gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat. Etxebizitzetan kontsumitzen den argindarraren % 18 elikagaiak hozteko eta izozteko izaten da. Hori dela eta, aholku erraz hauetako batzuei jarraituz, energia aurreztuko duzu: Hozkailuaren tenperatura egokiena 5ºC da, tarteko gunean. Izozkailuaren kasuan, gomendatzen den tenperatura -18º C da. Tenperatura txikiagoek % 5 inguru gehitzen dute […]
Gertuko nekazaritzari esker, ez da zertan ibili behar produktua urrunera eramaten edo alferrik ontziratzen. Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan. Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Berezko ingurunetik at […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!