Hautatu kosmetiko ekologikoak

Detergenteen antzera, gaur egungo kosmetiko gehienek biodegradagarriak ez diren sustantzia kimikoak dituzte osagaien artean (kontserbagarriak, perfume sintetikoak, tentsioaktiboak…), beraz, biodibertsitatea kaltetzen dute (batez ere uretako inguruetakoa, hondakin-uren bitartez iristen baitira horietara).

Erabili kosmetiko ekologikoak: garbitu zaitez Marseillako xaboiarekin, lurrindu bainugela izpiliku esentzia-olio tanta batzuekin, garbitu zeure azala kamamila edo nabar-lore egosaldi batekin, esfoliatu gari-zahiarekin edo olo-zahiarekin, hidratatu ekilore- edo oliva- olioarekin… Zure hortzetako pasta ere etxean egin dezakezu, uste duzuna baino errazagoa da!