Haragia neurriz jan, osasuna eta ingurumenarengatik

Negutegi-efektuko gasen isurketa guztietatik, ia % 15 abeltzaintzak sortzen du. Aldatu zure azturak eta moteldu aldaketa klimatikoa: fruta eta barazki gehiago jan eta haragi gorri gutxiago.

2016an, 20 haragiki- eta esneki-enpresa handienek Alemania osoak baino negutegi-gas gehiago isuri zituzten. Enpresa horiek herrialde bat balira, mundu guztiko zazpigarren negutegi-gas-isurtzailerik handiena izango litzateke.

Haragi-ekoizpenak CO2 eta metano kantitate handiak sortzen ditu, eta uraren erabilera intentsiboa eskatu. Behiki kilo bat ekoizteko, txerriki edo hegazti kilo bat ekoizteko baino hiru bider negutegi-gas gehiago isuriko dugu, eta automobilak hiru orduz zirkulatzen baino CO2 gehiago sortuko.

Halere, haragia neurriz jatea ona da dieta orekatua edukitzeko. Euskadin sortutako haragia jaten baduzu, bertako abeltzaintza garatzen eta baserriari eusten lagunduko duzu.