ZERGATIK EZ ZENIEKE AHATEEI OGIRIK EMAN BEHAR?

Naturan paseatzea ona izan daiteke osasunerako, estresa murrizten laguntzen baitu. Gainera, oso lagungarria izan daiteke sormena sustatzeko. Gehien egiten den jardueretako bat da urmaeletako ahateei janaria ematea. Hala ere, jakin beharko genuke kaltegarria izan daitekeela haientzat. Normalean, ogia ematen zaie. Hala ere, ogia ez da haiek elikatzeko aukerarik onena.

Ahateek askotariko dieta behar dute. Hainbeste janari (era guztietakoa) ahaleginik gabe aurkitzea euren kalterako izan daiteke, ohitu egiten baitira janaria eskatzera, eta hala ez dira zertan janari bila ibili behar. Horrek desnutrizioa eragin diezaieke. Ogiak kaloriak ematen ditu, baina ahateek inguruko beste elikagai batzuetatik lor ditzaketen mantenugai gutxi ditu. Ogi zuriak nutrizio-balio txikia du. Ogiz ase ondoren, ez dute janari gehiago bilatu nahi.

Gainera, haiek jaten ez duten ogiarekin eskastu egin daiteke tokiko uraren kalitatea. Urmaelean pilatutako elikagai-hondakinen eta animalien gorotzen ondorioz, algak ager daitezke eta algek uraren oxigenoa agortzen dute. Fenomeno horrek -hipoxia du izena- urmaelean dagoen bizitza amaitu dezake, eta hegaztiei (uretako eta uretakoak ez direnei) elikagai-hornidura naturalak aurkitzea eragotzi.

Horrek ez du esan nahi txarra denik iretako hegaztiei janaria ematea. Baina neurriz. Ogi apur bat ondo egon daiteke, baina kontsumitzen ditugun beste elikagai batzuk energia eta nutriente egokiak dituzte.