ERANTZUN LABURRA
Lehenago ikusi dugun moduan kutsadura akustikoa munduko hiri guztiek sufritzen duten arazoa da, eta Bilbo ez da salbuespena. Normalean ez gara jabetzen hirigunetan bizitzeagatik sortzen eta jasaten dugun zarataz, eta zarata maila handiek gizakien osasun fisiko eta mentalean dituzten ondorioez ezta. Horregatik, zure inguruko kutsadura akustikoa murrizteko aholku batzuk eman nahi dizkizugu:
ERANTZUN LUZEA
Garrantzitsua da gogoraraztea zarata, ikusezina izan arren, oso hautemangarria dela eta eragin handia duela, bai gizakiengan, bai beste izaki bizidunengan.
Lehenago osasunaren gaineko ondorio kaltegarriez hitz egin dugu, hala nola, loaren nahasmenduez, entzumen-galeraz, estresak eragindako odol-presioaren gorakadaz, bihotz-arazoez eta gizakien osasun mentalean eragindako efektuez, besteak beste.
Baina, gugan bezala, kutsadura akustikoak beste animalia-espezie batzuengan ere eraginak dauzka, hala nola txoriengan, polinizatzaileengan eta gure maskotengan; izan ere, horiek antsietate-maila handia jasan dezakete zarata-bolumen handien ondorioz, eta horrek gaixotasunak ere eragin diezazkieke.
Gainera, kutsadura akustikoa murrizten laguntzen badugu, 11. GJH (hiri eta komunitate jasangarriak) lortzen lagunduko dugu.
Bilboko Udalak zure esku jarri du kutsadura akustikoa kontrolatzeko zerbitzu bat, non neurketa bat eska dezakezun jarduera batek araudia gainditzen duen frogatzeko. Horrela, Bilboko zaratari egiten diozun ekarpena kontrolatu ahal izango duzu, eta zure osasunean eragiten duen efektu negatiboak murriztu, eta baita beste herritar eta animalia-espezieengan ere.
Gainera, Udalak neurketa akustikorako unitate mugikor bat eta zarataren sare monitorizatu bat ditu, 50 ekipoekin. Horiek, Zarataren Mapa eguneratzeko erabiltzeaz gain, obrak, aisialdiko ekitaldiak eta abar kontrolatzeko erabiltzen dira.
Bestalde, Bilbon trafikoak, industriak edo trenbideak sortutako maila akustikoak ezagutu nahi badituzu, Geobilbao-ren orrialdea bisitatu ezazu, eta hor modu grafikoan ikusi ahal izango duzu.
Dagoeneko igarriko zenuenez, zarata kaltegarria izan daiteke zure osasunerako, eta etengabeko esposizioan egonda arazo bat suposatzen ez duen ingurune bat lortzeko, Bilbo Osasungarria Ingurumen Estrategiaren erronkaren parte den kutsadura murrizteko ereduan oinarritutako zenbait aholku aurkezten dizkizugu:
Ezinbestekoa ez bada, saiatu motordun ibilgailurik ez erabiltzen. Oinez ibili, garraio publiko erabili, elektrikoa bada hobe, edo bizikleta zerbitzua erabili. Horrela, zarataz murrizteaz gain, isurketak murriztuko dituzu eta gorputza mugitu.
Ibilgailu pribatuak erabiliz gero, klaxona gehiegi ez erabili. Buxadura ez da desagertuko eta kutsadura akustiko handiagoa sortuko duzu.
Ez egin jarduera zaratatsurik eguneko ordutegitik kanpo, hala nola xurgagailua pasatu, garbigailua edo lehorgailua jarri edo birmoldaketa-obrak egin.
Zure senide eta bizilagunen atseden orduak
Saiatu musika edo telebista bolumena oso altu ez jartzen, norberaren eta bizilagunen entzumen-eragozpenak saihesteko.
Emaiozu denbora bat zeure buruari eta bilatu deskonektatzeko espazio isilak. Horrek kutsadura akustikoak eragindako estresa eta antsietatea askatzen ditu, eta zure osasunaren gaineko efektuak saihesten ditu.
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!