Zer egin ahal duzu zuk?
Hondakinak eta birziklatzea

Murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea

ERANTZUN LABURRA

Eguneroko kontsumoan sortzen ditugun hondakinak murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea beharrezko ekintzak dira klima aldaketari aurre egiteko.

Herritarrok, gure planeta  garbi mantendu dadin, hondakinen murrizketa eta kudeaketa jasangarria bultzatu dezakegu, eta bultzatu behar dugu. Jarraian, aholku batzuk emango dizkizugu hori lortu ahal izateko:

  • Udalak hiri osoan zehar jarritako paperontziak erabil itzazu.
  • Hondakinak motaren arabera bereiztu (organikoak, plastikoak, beirak, papera edo kartoia, metalak edo toxikoak) eta bota itzazu dagokion edukiontzian.
  • Ahal izanez gero, hondakin organikoekin konposta egin
  • Beharrezkoak ez diren ontzietan datozen produktuen kontsumoa murriztu.
  • Ahal izanez gero, eman beste erabilera bat zure gauza zaharrei.
  • Zerbait apurtu bazaizu, bota eta berri bat erosi aurretik, saiatu konpontzen.
  • Objektuak eguneratzen saiatu, funtzio berria izan dezaten.
  • Erabilitako materialak berreskuratu, lehengai gisa berriz erabiltzeko.

 

ERANTZUN LUZEA

Hondakin gutxiago sortzea eta ekoizten ditugunak bereiztea eta birziklatzea oso garrantzitsua da bizi dugun krisi klimatikoari erantzun bat emateko.

Jakingo duzunez, kontsumitzen ditugun produktuetako askok beharrezkoak ez diren bilgarriak dauzkate. Horregatik, bildutako edo ontziratu gabeko produktuen alde egin behar dugu, edo bilgarri kantitatea gutxitzen dutenen alde, batez ere plastikozko bilgarriekin.

Gainera, arduratsuak izan behar dugu, eta pentsatu ea benetan erosten ditugun produktu guztiak behar ditugun, eta non amaituko duten haien ontzi edota bilgarriak. Ez ahaztu bilgarri batean datorren produktu bat kontsumitzen dugun bakoitzean, plastikozkoa, kartoizkoa edo beste material batekoa, hondakinak sortzen ari garela.

Bestalde, gogoratu, hondakinak murriztean, berrerabiltzean edo birziklatzean, Agenda 2030eko GJH-ak lortzearen alde egiten dugula, batez ere 12. GJH-a (ekoizpen eta kontsumo arduratsua).

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK

Bilboko Udalak zaborrak biltzeko eta birziklatzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Etxeetako hondakinen bilketaren kasuan, auzo-erkidego bakoitzari esleitutako edukiontzien bidez egiten du (edukiontzi berdea).

Bestalde, organikoa, ontziak, beira, papera eta pilen gaikako bilketa hiri osoan zehar banatutako edukiontzien bidez egiten da, erraz identifika daitezkeenak kolore eta forma ezberdinengatik, birziklatzeko aukera ematen dutenak.

Hirian zehar banandutako edukiontzietaz aparte, Bilboko  Udalak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:

  • Tamaina handiko hondakinen doako bilketa (altzariak, etxetresna elektrikoak, etab.) komunitatearen atarian, aldez aurretik 900 456 888 telefonora abisatuta.
  • Merkataritza-establezimenduetarako bilketa (supermerkatuak eta arrandegiak).
  • Bilbogarbis Sarea: tamaina handiko hondakinak, obra-hondakinak (1 m3-ra arte) eta bestelako tresnak (botikak, ehunak, etab.) borondatez eta doan uzteko guneak.
  • Etxeko produktu toxikoen bilketa furgoneta ibiltariaren bidez. Bilketa egunak eta lekuak telefono berdearen bidez ezagutu daitezke (24 orduko arreta garbiketa eta bilketarako): 944 475 056 edo 900 456 888
  • Sukaldeko olio erabiliarentzako edukiontziak, zeinetan olioa plastikozko botiletan soilik sartu daitezkeen.
  • Sendagaiak biltzeko hiriko farmazien SIGRE bilketa puntua.

Informa zaitez Bilboko hondakinen gaikako bilketari buruz.

Organikoa

Ontziak

Kartoia eta papera

Beira

Gainerako hondakinak

Arropa eta berriro erabil daitezkeen produktuak

Olioa

ZARATAREN KONTROLAREKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Nabarituko zenuenez, kontsumitzeko moduak eta hondakinekin egiten dugunak ingurumen-inpaktu handia du, eta, beraz, hondakinak murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratzeko behar hori kontuan hartuz, zenbait aholku aurkezten dizkizugu Bilbao Osasungarria Ingurumen-Estrategiaren erronkan oinarrituta:

Material birziklatuarekin egindako artikuluak erosi birziklatze-zikloa ixteko.

Ahal duzun guztietan, saihestu beharrezkoak ez diren ontziak edo bilgarriak daramatzaten produktuak. Zenbat eta ontzi gutxiago, orduan eta hondakin gutxiago.

Bereizi hondakinak dagozkien edukiontzietan.

Erabili eta botatzeko produktuek oso bizitza laburra dute. Ahal baduzu, aukeratu iraunkorragoak diren eta zurekin luzaroago egongo diren beste batzuk.

Ehunezko poltsak eraman itzazu erosketara erabilera bakarreko plastikozko poltsekin hondakin gehiago ez sortzeko. Gogoratu Europako Batasunak 2021erako erabilera bakarreko plastikoen erabilera debekatzeko asmoa duela.

Birziklatzeari eta birziklatzeko moduari buruzko aholku gehiago nahi badituzu, esteka honetan aurkitu ditzakezu.

Ontziratu gabe erosten dituzun produktuak potetan gorde hobeto kontserbatzeko.

Arropa eta ehunezko beste elementuak birziklatu ere egiten dira. Zabortegian amaitu baino lehen, bila ezazu non utzi ditzakezun.

Eman beste erabilera bat bere helburu nagusirako dagoeneko erabili izan diren produktuei. Interneten ideia asko daude produktuak nola berrerabili eta haien bizitza baliagarria luzatzeko.

Zerbait hondatu bazaizu, bota eta berria erosi aurretik, saiatu konpontzen. Horrela dirua aurreztuko duzu eta hondakin gutxiago sortuko dituzu.

Dagoeneko erabili diren materialak berreskuratu, produktu berriak sortzeko lehengai gisa berrerabili ahal izateko.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!