Zer da “plogging” delakoa?

Suedierazko “plocka upp”  (bildu) hitza eta ingelesezko “jogging” (gorputz ariketa bat da, zeinetan distantzia luze batean arinka egiten den erritmo leun eta etengabe batez)  hitza batuta sortu zen “PLOGGING” hitza. Plogging-a, beraz, aire libreko gorputz ariketa eta hondakinak biltzea batzen dituen jarduera bat da. Hau da, aire libreko gorputz-jarduera mota oro baliatzea, bidean topatzen den zaborra bilduz joateko (dela hondartzetan, mendietan edo are hirietan bertan ere).

Plogging-ean aritzeko eta egitekoa dugun gorputz ariketari egokitzeko, gomendatzen da kirol-arropak edo arropa erosoak erabiltzea. Gainera, segurtasuna eta higienea dela eta, hondakinak biltzeko esku-larruak erabili behar dira. Hala, eskuak babestuko ditugu, ziztatzen edo ebakitzen duten gauzak edo botila hautsiak aurkituz gero. Gainera, poltsa bat (edo batzuk) ere behar izango dugu, bidea topatutako zaborra sartzeko. Taldean joanez gero, poltsa bana eman ahal izango diogu taldeko kide bakoitzari, erabili ahal izango dugu hondakin-mota bakoitzarentzat (plastikoa, beira, papera, hondakinak eta bestelako batzuk, hala nola zigarrokinak). Uretako kirolen kasuan (urpekaritza, snorkel eta beste), gomendagarria da poltsa bat edo eskuko sare bat eroatea, ura iragazten uzten duena baina ez hondakina.

Hori dela eta, gorputzarentzat onura osasungarria eskuratzearekin batera, ekologia-onura bat ere eragiten diogu ingurumenari, hondakinak biltzearekin lurzoruaren, hirien, ibaien, itsasoen eta ozeanoen kutsadura urritzen eta eragozten dugunez.