Egungo gizartearen helburuetako bat etorkizuneko belaunaldiek egungoek baino ongizate-maila handiagoa lortzea dela diote batzuek. Ados al zaude horrekin?
Izan ere, irudimen-ariketa bat proposatuko dizugu orain: saiatu zaitez zure alabaren, bilobaren edo ilobaren lekuan jartzen, edota proiekta ezazu zeure burua hemendik 30 urtera.
Esan iezaguzu: nola ikusten duzu Bilbo 2050. urtean? Munduko tenperaturak mendearen amaieran 2 ºC baino gehiago igotzeko bidean jarraitzen al du, 2017 eta 2019an argitaratutako azterlanek zioten moduan (tenperatura hori ez gainditzeko probabilitateak % 5era iritsi ziren garai hartan)? Energiaren zatirik handiena berriztagarria dela eta ibilgailu asko elektrikoak direla pentsatuko dugu. Nahikoa izan al da? Gehiago egin al zenezakeen?
Agian txorrota erabiltzen zenuen bakoitzean lehenago itxi izan bazenu eta zure ingurukoei gauza bera egiten erakutsi izan bazenie, ur-murrizketak eramangarriagoak izango ziren orain. Edota etxetresna elektrikoen kableak deskonektatu bazenitu erabiltzen ez zenituen bitartean, edo lanera, unibertsitatera edo ikastetxera joateko zure autoa erabili ordez, garraio publikoa erabili bazenu, planetan utzi duzun aztarna txikiagoa izango zen, ezta?
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!