URTARRILAK 28. CO2 EMISIOAK MURRIZTEAREN ALDEKO MUNDU EGUNA.

Bilbok erronka handia du aurrean. Erronka hori europar erkidego osoarekin partekatzen du, eta helburua emisioak murriztea da, harik 2050. urtean karbonoan neutro izan arte. Erronka handi horretan, Bilbo bide onetik doa, eta ez zaio asko falta % 55eko murrizketara heltzeko eta era horretan Europar Batasunak 2030erako ezarritako helburua lortzeko. Bilbon, kontsumoek % 26,8 egin dute behera 2005etik hona, eta emisioek % 53,4ko beherakada izan dute. Sektore guztietatik bizitegi-sektorea izan da emisioak gehien murriztu dituena: % 61,9. Beste sektore batzuetan ere izan da beherakada, eta hala garraioan % 37,9 murriztu da, edo industria-jardueretan, % 43,2.