Udal-ekintzak
Lurzoruaren kudeaketa

ERANTZUN LABURRA

Garai batean itsasadarreko zenbait tokitan zeuden industria-jarduerek euren arrastoa utzi dute.

Lurzoruaren kutsadura kentzearen zeregina Eusko Jaurlaritzari dagokio, Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) bidez ekintza desberdinak gauzatu eta koordinatzen dituena:

  • Lurzorua berreskuratze iraunkorra.
  • Ekosistemen zerbitzuen babesa.
  • Lurzoruaren eta zorupearen erabileraren kudeaketa iraunkorra.
  • Lurzorua babesteko politiken garatzea eta sustatzea.

ERANTZUN LUZEA

Udalek, hirigintzako arauen eta ordenantzen bidez, euren udal-barrutietako lurzorua zuzen kudeatzen dela bermatu behar dute. Bilbon, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerakinak adierazten duenari jarraituz, Udalaren ardura da lurzoru naturala babesteko (esaterako, Bilboko Inguruko Berdegunea) edo lurzoru gutxiago kontsumitzeko neurriak ezartzea, hiri trinko baten alde eginez, hirigintza horizontala alde batera utzi eta hirigintza bertikala lehenetsiz.

Ekintza hauek hurrengo Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen laguntzen dute: GIH 11 (hiri eta komunitate iraunkorrak) eta GIH 13 (klimaren aldeko ekintzak).

Lurzoruaren kudeaketaz sakonki hitz egiteko, udal mailan egiten ari diren ekintza nagusien artean, hauetako bi lurraren berreskuratzearekin lotura dute. Hauen helburu nagusiak, batetik, aurreko urteetan industria jarduera bizia jasan duten lurzoruen berreskuratzea eta, bestetik, ingurumen-arriskuak txikiagotzea dira.

Helburuak eta ekintzak

Esate baterako, azken urteetan Zorrozaurren egiten ari diren jarduerak lurzoruak berreskuratzearen erakusgarri dira. Zorrozaurren, bizitegi-, negozio- eta ekipamendu-gune asko egongo dira etorkizunean, baina, oraingoz, hiri-laborategi moduko bat da hirigintza-proiektu hori, eta, hartan, ekimen berritzaileak probatzen ari dira. Proposamen horietako bat Brodise Europako proiektua da. POSIDON (POlluted SIte DecontaminatiON) izenarekin, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak berreskuratzeko teknikak eskaintzen ditu, eta 2023ko martxoan amaitzea aurreikusten da.

Ingurumen-arriskuak gutxitzea, berriz, Bilboko 2016ko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakinean jorratuta dago. Proposamen Laburpenean, baldintza hau ezartzen da kutsatuta egon daitezkeen lurzoruetan hirigintza-garapenak egin nahi izanez gero: aztertzea, prebenitzea eta neurri zuzentzaileak ezartzea.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!