Udal-ekintzak
Garapen Jasangarrirako Helburuak

Nazio Batuen arabera, Garapen Jasangarriko Helburuak (GIH) “guztiontzako etorkizun jasangarria lortzeko plan nagusia dira”. 17 helburu dira guztira, elkarren artean lotuta daude eta egunero-egunero aurre egin beharreko erronka globalak biltzen dituzte, hala nola pobrezia, desberdintasuna, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia. Inor atzean gera ez dadin, garrantzitsua da 2030erako helburu guzti-guztiak betetzea.

Garapen Jasangarriko Helburuek aitortzen dute garrantzitsua dela aldi berean heltzea gai hauei: pobreziaren aurkako borroka, planetaren zaintza eta desberdintasunak murriztea. 17 helburuen artean, honako hauek nabarmendu nahi genituzke:

6. Ur garbia eta saneamendua: uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea.

7. Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria: energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea.

8. Hiri eta komunitate jasangarriak: hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen lortzea.

9. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua: kontsumo eta ekoizpen jasangarriko modalitateak bermatzea.

10. Klimaren aldeko ekintza: premiazko neurriak hartzea klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko

11. Itsaspeko bizitza: ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak zaintzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira.

12. Lurreko ekosistemen bizitza: basoen eta lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berrezartzea eta sustatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa eta biodibertsitatearen galera geldiaraztea.

13. Helburuak lortzeko aliantzak: Garapen jasangarrirako munduko aliantza suspertzea eta horretarako bitartekoak indartzea.

Errazagoa izango da proposatutako helburuak lortzea sektore guztiek parte hartzen badugu, hau da, maila guztietako erakunde publikoek eta gobernuek, gizarte-erakundeek, sektore pribatuak eta, oro har, herritarrek. Guztiok dugu konpromisoa bizi garen planetarekin eta planeta partekatzen dugun eta partekatuko dugun pertsonekin.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!