Jai jasangarri eta osasuntsuagoak ospatzeko gomendioak

  • Birziklatu eta berrerabili. Eman beste aukera bat joan den urteko apaingarriei, inoiz erabili ez duzun opari horri edo gustoko ez dituzun jostailu zaharrei. Erabili irudimena eta opari jasangarriak egin.
  • Elikagaien kontsumo arduratsua egin. Ez erosi behar duzuna baino gehiago eta gogoratu animalia jatorriko elikagaiak direla kutsadura atmosferikoaren arrazoietako bat.
  • Urte osoan zehar bezala, jaietan ere lehentasuna eman auzoko dendetan erositako bertoko eta sasoiko produktuei. Porrusalda bero bat baino hoberik al dago hotza kentzeko?
  • Inportatutako produktuak erosterakoan Bidezko Merkataritzan bilatu, aukera jasangarria eta zuzenena baitira askotan.
  • Zertarako gidatu, metroak, autobusak eta tranbiak eramango bagaitu? Garraio pribatua ekidin eta jaiei kezka barik eutsi!