Hozkailua ondo erabilita, energia aurreztuko duzu
Hozkailua da etxean argindar gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat. Etxebizitzetan kontsumitzen den argindarraren % 18 elikagaiak hozteko eta izozteko izaten da. Hori dela eta, aholku erraz hauetako batzuei jarraituz, energia aurreztuko duzu:
- Hozkailuaren tenperatura egokiena 5ºC da, tarteko gunean. Izozkailuaren kasuan, gomendatzen den tenperatura -18º C da. Tenperatura txikiagoek % 5 inguru gehitzen dute energia kontsumoa.
- Saiatu zaitez etxetresna elektrikoaren atzeko aldeko saretan pilatutako hautsa garbitzen, gutxienez urtean behin; izan ere, zikinkeriak kontsumoa handitzea eragin dezake, are % 30 ere.
- Ziurta ezazu izozkailua beti daukazula guztiz beteta. Ez badaukazu hura janariz bete beharrik, sar itzazu plastikozko botilak urez beteta: energia gutxiago behar da beteta dagoen izozkailu bat hozteko, hutsik dagoen bat hozteko baino.
- Egiaztatu ezazu ateetako gomak ondo daudela eta ondo ixten dutela: ez duzu hotzik galduko, hartara.
- Hozkailuan plater kozinatuak sartu behar badituzu eta oraindik bero badaude, itxaron apur bat hoztu arte. Keinu txiki horrekin, hozkailuak ez du lanik egin beharko janari beroa sartu aurretik zeukan tenperatura berreskuratzeko.
- Hozkailura janariak sartu behar dituzunean edo handik atera behar dituzunean, zabaldu atea ahalik eta gutxien, eta itxi ahalik eta lasterren. Era horretan, ez duzu energia alferrik xahutuko.
- Janari bat izozkailutik atera behar duzunean biharamunean jateko, desizoztu ezazu hozkailuan, ez hozkailutik kanpo. Keinu txiki horrekin, hotza irabaziko duzu dohainik, eta zure osasuna babestuko duzu.