HITZALDIA: BIRZIKLATU BAI ALA BAI

Deustuko Barrutiko Kontseiluak hala eskatuta, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Sailak, “Hondakinak etxean bereiztea eta birziklatzea” gaiari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia hondakinen sailkapenaren arloko adituek emango dute.

Hitzaldia abenduaren 22an izango da, 18:30etatik 20:00etara, Deustuko Udaltegiko Osoko Bilkura-Gelan (Lehendakari Agirre 42).

Parte hartzeko izena eman behar duzue ESTEKA HONETAN.

Leku-kopurua gaindituz gero (30 lagun), beste hitzaldi bat antolatuko da urtarrilerako.

Zalantzak argitzeko, 637 814 340.  telefonora jo dezakezue.

Aldez aurretik eskertzen dizuegu interesa eta denbora.

Zuen partaidetza funtsezkoa da, anima zaitezte!