Hidrogeno berdea: emisioak murrizteko eta planeta babesteko alternatiba bat
Hidrogenoa naturako elementu kimiko ugariena da. Erregai unibertsala, arina eta oso erreaktiboa da, eta, ikatza eta petrolioa ez bezala, energia-iturri garbia da. Ur-lurruna baino ez du igortzen, eta ez du hondakinik uzten airean.
Gaur egun, gure bizimoduagatik gero eta energia gehiago behar dugu. Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) estimazio baten arabera, 2040ra arte energia-eskari globala % 25 eta % 30 artean handitzea aurreikusten da, eta horrek CO2 gehiago ekarriko luke eta, beraz, klima-aldaketa larriagotuko luke.
Hidrogeno berdean oinarritutako teknologia elektrolisiaren bidez hidrogenoa sortzean oinarritzen da. Korronte elektrikoa aplikatzen da, uretan dauden hidrogenoa eta oxigenoa bereizteko. Hidrogeno berdea energia garbia da eta ingurumena errespetatzen du, prozesu osoan zehar ez baitago CO2 isurketarik. Beraz, energia sortuko litzateke eta urtean 830 milioi tona CO2 ez lirateke sortuko; kopuru hori sortzen da, hain zuzen ere, hidrogenoa erregai fosilen bidez ekoizten denean.
Teknologia hori bultzatzea ezinbestekoa da Parisko Hitzarmeneko konpromiso klimatikoak betetzeko, besteak beste, 2050erako planetaren deskarbonizazioa.