GABONAK ETA KONTSUMO ARDURATSUA

Gabonak, gaur egungo gizartean, kontsumo-aldi gorenetako bat bihurtu dira. Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuetako 12.ak kontsumo eta ekoizpen arduratsua lortu nahi ditu, eta aurten, Bilboko Udaleko Klima Aldaketaren aurkako Bulegotik, Gabonetarako kontsumo arduratsu horren alde egin nahi dugu, iraunkortasuna gogoan izanik. Hona hemen hainbat gomendio:

  • Erabilgarriak izango diren gauzak erosi, erosketa konpultsiboa saihesteko.
  • Hurbileko kontsumoa bultzatu eta, horrela, garraiotik eratorritako gas kutsagarriak ekidin.
  • Bigarren eskuko dendetan erosi
  • Denboran iraunkorragoak izango diren produktuetan inbertitu (birziklatuak edo hondakin gutxi sortzen dituztenak)
  • Poltsa berrerabilgarriak edo erosketa-orga klasikoa erabili
  • Familiako bazkari eta bileretan erabili eta botatzeko materiala saihestu.
  • Gabonetako apaingarriak material birziklatuekin edo berrerabiliekin egin.
  • Gabonetako pinua naturala jarri behar baduzu, festak amaitzen direnean berriz landatu.

Oro har, etorkizuneko belaunaldiek bereak asetzeko duten gaitasuna arriskuan jarri gabe gure egungo premiak asetzean datza, hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuz.

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu!