🐝Erleen Nazioarteko Eguna🐝

Jakin badakigu polinizatzaileek (erleak, tximeletak, kolibriak eta abar) landare askoren ugalketa ahalbidetzen dutela. Hori dela eta, garrantzitsuak dira, biodibertsitatea zaintzeko.

Erle-populazioak larriki mehatxatuta daude, faktore hauek direla eta (batzuk oso ezagunak dira, eta, beste batzuk, ez hainbeste):

  • Intsektizidak kontrolik gabe erabiltzea
  • Animalia inbaditzaileak agertzea (adibidez: liztor asiarra)
  • Lurraren erabilerak aldatzea
  • Monolaboreak, zeinen ondorioz mantenugaiak gutxitu egiten baitira
  • Klima-aldaketa

2017an, Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Erleen Nazioarteko Eguna izendatu zuen maiatzaren 20a, Anton Janša erlezaintzako teknika modernoen aitzindariaren jaiotegunarekin bat eginda. Janšak zioenez, erleek gogor lan egiteko gaitasuna dute, arreta handiaren beharrik gabe.

Polinizatzaileek (erleek, bereziki) duten garrantziaz, jasaten dituzten mehatxuez eta planeta osoari ekartzen dioten onuraz kontzientziatzeko, ERLEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu bihar.