ELIKAGAIAK ALFERRIK ZABORRETARA BOTATZEA

Gaur egun, elikagai kopuru handi bat zaborretara botatzen da. Horrek eragina du ingurumenean. Munduan ekoizten den janariaren herena alferrik galtzen da. Frutak, barazkiak, esnekiak, haragia eta beste elikagai asko, tonaka, desaprobetxatu egiten dira, alferrik galtzen dira, galdu, banaketan hondatu edo bota egiten dira supermerkatuetan, jatetxeetan, etxeetan, eskola-jantokietan eta abarretan.

Elikagaiak zaborretara botatzean, horiek erein, landu, bildu, garraiatu eta paketatzeko behar izan den energia eta ur guztia ere botatzen dugu. Gainera, elikagai horiek zabortegietara iristen badira, deskonposizioan metanoa sortzen dute (berotegi-efektuko gasetako bat, CO2a baino are indartsuagoa). Hondakin horrek gizakiak eragindako NEGen emisio guztien % 8 inguru sortzen du.

Hau egin dezakezu hainbeste janari alferrik ez galtzeko:

  • Erosi behar duzuna, besterik ez; horretarako, ondo planifikatu behar dira erosketak.
  • Erabili izozkailua.
  • Batzuetan, gaiari buruz norbaitekin hitz egitean, soberan duzun janariaren zer egin esango dizute.