Errekalde auzoko udal ortuak eskatzeko epea abuztuaren 7an amaituko da

Errekalde auzoko  udal ortuetako bat landu ahal izateko eskariak abuztuaren 7ra arte egin daitezke.  Ortu horiek erabiltzeko gehieneko epea hiru urtekoa zen eta dagoeneko bete denez, beste pertsona batzuk ere eska ditzakete ortuok lantzeko.

Ortuak loteka emango dira, onuradunen arabera:

  1. Auzoko bizilagunen lotea (banakoa edo taldekoa)
  2. Auzoko denbora luzeko langabetuen lotea.
  3. Desgaitasunen bat duten pertsonen edo halakoen elkarteen lotea
  4. Auzoko irabazi asmorik gabeko elkarteen lotea (dinamizazio eta kohesio soziala edo ingurune naturalaren sustapena helburu harturik)

Lur-zatien erabilera doakoa izango da, baina lantzen dutenek espazio horietako mantentze-lanak egin beharko dituzte, baita dinamizazio-jardueretan parte hartu ere, ingurumenaren arloko balioak zabaltzen. Udal ortuetan lantzen diren produktuak norbere kontsumorako dira eta ezin izango dira saldu, hiri ortuen filosofiari jarraiki.

Eskariak aurkezteko epea abuztuaren 7an amaituko da. Oinarriak eta agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko bulegoetan (San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12, 5. solairua B), 08:30etik 13:00etara bitartean, eta Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Lotura honetan oinarrien pdf-motako agiria duzue:

http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Generico_FA&cid=1279180954463&language=es&pageid=1279169702109&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Generico_FA%2FBIO_Generico