EKITALDIA: POSIDON-EK EUROPAKO LURZORUEN DESKONTAMINAZIOAREN SEKTOREKO BERRIKUNTZARIK EZARI HELDU DIO

Maiatzaren 30ean (martitzena), aurrez aurre (Tecnaliaren egoitzan) eta online, Bilboko Udalak parte hartzen duen Europako POSIDON proiektuaren barruko ekitaldi bat egingo da. Proiektu honen helburua da lur kutsatuak modu jasangarrian eta ingurumena errespetatuz lehengoratzea lortzea. Hau da POSIDON proiektuaren web-orriko esteka: https://www.posidonproject.eu/

Maiatzeko ekitaldiari dagokionez, adierazi behar da batez ere inbertitzaile potentzialei eta lurzoruen jabeei zuzenduta dagoela, erosle publikoak eta pribatuak POSIDONen soluzioen garatzaileekin harremanetan jartzeko helburu nagusiarekin. Horiek lurzoruen deskontaminazioa eskala handian ezartzeko -hurrengo fasea izango da- erronkari egin behar diote aurre.

Izena emateko eta informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen:https://www.tecnalia.com/agenda/descontaminacion-suelos-posidon